XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); izenordea berriro zehaztea, argitasunaren amorez (ikus Ef 1, 3-14); literatur motak bereiztea, batez ere poesiaren itzulpenean (ikus Lk 1, 46-55...); atsotitzak eta esaera zaharrak itzultzea (ikus Tt 1, 12...); zenbait hitz teknikoren prophetampecirc;s, presbyteros, synedriôn eta horien antzekoen itzulpena, e.a.

Eta honekin batera, edozein pasartetan, itzulpenaren beraren bizitasuna legoke aztertu beharra.

Bistan dago, bide honek ba dituela bere arriskuak: itzulpen subjetibo bat egiteko arriskua, textuaren interpretazioa egitekoa, alegia.

Horregatik, bide honek are arreta haundiagoa eskatzen du, textuaren mamia emateko zehatz eman ere eta subjektibokerietan ez erortzeko.

Hemen, itzulpen-bide honen berri soila eta azalekoa ematen badugu ere, esan beharra dago sistema bihurturiko lan teknikoa eta zehatza dela izan.

Hala ere, orain hogei edo hogeitamar mendeko kultura bateko textuen itzulpena egin nahi denean, derrigorrezkoa da kultura hartako zenbait alderdi itzulpenean bertan eta zuzen-zuzenean ezin argitu izatea eta bestelako azalpenen bidez adierazi beharra.

Inozokeria hutsa izango litzateke pentsatzea, gure itzulpen honetan teknika berri hau oso-osorik eta jakintsuen mailan erabili izan dugula, gure itzulpen honekin azken hitza esana geldituko bait litzan.

Itzulpen-teknika berriak zabaldu dituen bideetan abiatu bagara ere batzutan senaren edo intuizioaren eraginez, beste batzutan gaurregungo beste zenbait itzulpenen laguntzaz, konturatzen gara bide luzea gelditzen dela oraindik.

Lan bakoitza bere garaikoa izan ohi da, eta hau ere hala izango da, bere akats eta guzti.

Lan hau taldean egina izatea alderdi on bezala ikusten bada ere eta gure kasuan bereziki euskalkien arazoarengatik, ez dago ukatzerik honek ba dituela bere mugak ere: esku askoren arrastoa ikusten bait da; bestalde, sistematikoki ez, baizik pasarteka eta askotan presaren presaz egina izanik, eta gainera urte-sail baten buruan, pasarte edo gai berdintsuak era desberdinean itzultzeko arriskua dago.

Horrelako zerbait gertatu zen hasiera batean gure itzulpenarekin.

Adibidetzat, mampecirc; phobou / ne timeas esaera har genezake, eta honen pareko diren mampecirc; phobethampecirc;s / noli timere) eta mampecirc; phobethampecirc;te / nolite timere).

Esanahi berezia hartzen du esaera honek Itun Berrian: itxaropenezko berri on bat eman nahi denean erabili ohi da.

Gure lehenengo itzulpenetan, era askotara itzulia aurkitzen genuen esaera hori: etzazula beldurrik izan / ez izan beldurrik / ez izan beldurrik / ez beldurrik izan / ez izan bildurrik / ez izutu / etzaitezela beldurtu / ez beldurrik izan.